Hiru herriren senidetzea, kantuz

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 31

Aiztondoko senidetze eguna ospatu dute, gaur, Adunan.

Adunako frontoia kantuz aritu da eguerdian, senidetze eguna ospatuz. El Salvador eta Herrialde Katalanekin bat egin du Euskal Herriak, eta egun osoko egitarauaz gozatzen ari dira bazkalondoan ere.

Haur abesbatzaren doinuek Porrotx pailazoa ere bertaratu dute, eta Eskueta flashmoba danztatu dute guztiek, herri-bazkariaren aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!