Aberri eguna gerturatzen ari dela eta Euskal Herria eguna ospatzea erabaki dute Adunan. Horretarako, hilaren 13an,. 09:00etan, herriko plazan «gureak diren ikurren aldeko» auzolana antolatu dute. Lanerako tresnak udalak eramango ditu.
12:00etan, berriz, giza katea osatuko dute Uztartza ondoko errotondatik Oskarbi ondoko errotondora, eta horretarako 140 herritar behar dira. Azkenik, 12:40ean ekitaldia egingo dute herriko plazan. Ondoren, bertaratu direnentzat mokadutxoa eta tragoxka banatuko dituzte dohainik.