Epe motzean hondakinen bigarren txabola erre dute Adunan

Maier Ugartemendia 2014ko martxoaren 20a

Egoera honen aurrean herri batzarra egitea erabaki dute, astelehenean 19:30ean.

Hondakinak gaika sailkatzeko bi txabola erre dituzte denbora gutxian. Lehena, urtarrilean erre zuten, eta bigarrena, astelehen honetan bertan. Sua 21:30ak inguruan piztua izan zen, aurrekoan gertatu bezala eta horrek eragindako suteak izan direla pentsarazten die Udaleko arduradunei.
Guzti honek bilketa sistemaren inguruan erabakiak hartzera behartu du udala. Honetaz guztiaz eztabaidatzeko eta egoeraren berri emateko ezinbestekoa ikusi dute herri batzar bat egitea. Astelehenean izango da, 19:30ean, Kultur aretoan. Bi txaboletara hondakinak eramaten zituzten herritarrak batzarrera joatea bereziki komenigarria da. Astelehenera bitarte hondakinak txabola honetara eramaten zituzten herritarrek errefusa orain arte bezala kuboetan atera behar dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!