Adunako industrialdera doan errepidea ireki dute

Ataria 2014ko urtarrilaren 29a

Bi egunez itxita egon da errepidea.
Zuhaitz bat erori zen herenegun errepidera eta hori kentzeko lanak egitena aritu dira. Atzo arratsaldean zabaldu zuten errepidea berriro.

Eguraldi txarrak, euriak eta haizeak, zuhaitz bat bota zuen, Adunako industrialdera joateko errepidearen hasieran, justu Oria ibaiaren zubia igaro eta gero eskuinera hartzen den errepidea. Herenegun eta atzo itxita egon zen errepidea, bertan garbiketa lanak egiten ari zirelako.

Orain, irekita dagoenez, Aduna herrigunera joan nahi duenak errepide hori hartu dezake berriro, oraindik beste errepideak itxita jarraitzen baitu, hau da, herrigunera joateko ohiko errepideak. Azken honetan lanak bukatzeko margotzea falta da. Espero dute lan horiek datorren astean bukatzea, eta errepide hori ere irekitzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!