Adunako GI- 3610 errepidea itxi dute

Ataria 2014ko urtarrilaren 28a

Zuhaitz bateko adarra GI-3610 errepidera erori da, Aduna parean, Zizurkilera bidean, eta ondorioz errepidea erabat itxi dute.

Ertzaintzako Trafiko sailak argitu duenez, une honetan herri lanetako langileak ari dira bidea garbitzen, eta segituan irekiko dute berriro. Adarra GI-3610 errepideko 2. kilometroan erori da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!