Unipapeleko Peio De la Cruz Alkorta langileen ordezkariak Tolosaldeko Atariari azaldu dionez, langileek ez dute beraiekin zer gertatuko den jakingo martxoaren 31 arte. Soldatetan murrizketa izan dute jada, eta behar bada, salmenta hau bideratu ahal izateko egindako murrizketak izan direla ere esan du langileen ordezkariak.
Suitzako Springwater enpresak 16 milioi eurorengatik erosi dio Adveori, Unipapeleko jabeari, Adunako lantegiko edukia, hau da, makinaria eta lanpostuak. Enpresako egitura Adveokoa da oraindik.