Adunako herritarrak kantu-jiran

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 23a

Aste honetan, kultur astea ospatzen ari dira Adunan. Gaurkoan, kantu-jira egin dute herritarrek.

Kultur astearen baitan, kantu-jiran ibili dira herritik barrena Adunan. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Erraldoia frontoian "Jokulandia" eta txokolatada izango dira umeentzat. Bihar, berriz, Libre eguna ospatuko dute. 10:00etatik 14:00etara, herriko produktuen azoka izango da, herriko musikari, dultzainero, txistulari eta trikitilariek girotuta. 11:00etan, barrikotea izango da. 12:00etan, udalaren eskertza hondakinen gaiagatik eta herri konposta banatuko da. 13:00etan, Libre ekitaldia izango da, eta ondoren, Txerri eta gaztain jana. 13:30ean, berriz, babarrun lehiaketa egin eta ondoren dastatzeko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!