Askotariko ekitaldiak igandera bitarte, Adunako kultur astean

IƱigo Terradillos 2013ko aza. 20a, 14:24

Iaz bezala, aurten ere kantu jira egingo dute Adunan.
Egun nagusia igandeko Libre! eguna izango da; azoka egingo dute goiz osoan zehar, eta ondoren barrikotea.

Ekitaldiz beteriko egunak izango dituzte datozenak Adunan. Astelehenean ekin zioten kultur asteari, eta igandera bitarte askotariko ekimenez gozatu ahalko dute gazteek zein helduek.
Hitzaldiak izango dira. Euskal mitologiari buruz ariko dira gaur, Eskoziako independentziaz bihar, eta euskal kantagintzaz ostiralean. Askotariko gaiak jorratuko dituzte, beraz, adituekin. Era berean, gaztetxoentzat ere izango dira ekitaldiak. Bihar ipuin kontaketa saioa izango da, eta larunbatean jolasak eta txokolatea izango dituzte. Ostiralean, musikarien egunean, berriz, kontzertuaz gozatu ahalko da herriko plazan. Larunbatean ere kantuan ariko dira eguerdian, goizeko mendi irteera egin ostean.
Igandean izango da kultur asteko egun nagusia. Libre! eguna ospatuko dute, eta azoka izango da goiz osoan zehar. Babarrun lehiaketa, musika, jakien dastaketa, sagar jotzea eta Libre! ekitaldia izango dira, besteak beste, eta gero bazkaltzeko elkartuko dira adunarrak.

 

Egitaraua

Azaroak 20, asteazkena
19:00. Juan Kruz Igerabide idazleak aurkeztuta, euskal mitologiari buruzko hitzaldia izango da kultur aretoan.
Azaroak 21, osteguna
16:15. Garrapata pirataren istorioak ipuin kontaketa saioa, Elordiko aretoan.
19:00. Txutxi Ariznabarretak (Independentistak sareko kidea) aurkeztuta, Eskozia. Independentziara bidaia XXI. mendeko Europan&Quot liburuaren aurkezpena, kultur aretoan.
Azaroak 22, ostirala
18:00. Santa Zezili eguneko kontzertua izango da ikusgai, herriko plazan.
21:30. Euskal kantagintzaren historia labur musikatua, Morau abeslariarekin, kultur aretoan.
Azaroak 23, larunbata
09:00. Herriko plazatik abiatuta, mendi irteera: Gerra Zibilaren aztarnak, lubakiak...
12:45. Kantu jira emanaldia, herriko plazan.
16:00. Jokulandia eta txokolate erraldoia, herriko plazan.
Azaroak 24, igandea
Libre Eguna
10:00. Azokaren irekiera. 14:00ak bitarte hainbat ekitaldi eta postu izango dira, eta herriko dultzainero, txistulari eta trikitilariek alaituko dute.
11:00. Barrikotearen irekiera. Txerria burruntzian erreta.
12:00. Udalak herriko konpostaren banaketa egingo du.
12:30. Sagar jotzea.
13:00. Libre! ekitaldia.
Ondoren. Txerri eta gaztain erreak dastatzeko aukera.
13:30. Babarrun lehiaketa eta zozketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!