ADUNA. Azaroaren 24rako Libre Eguna antolatzekotan dira, eta prestaketa lanetarako bilerara deitu du udalak. Azaroaren 12an, asteartean, izango da, 19:00etatik aurrera, eta herritarren proposamenak jasotzea du helburu. Eskualdeko LIBRE eguna larunbat honetan burutuko da Tolosan, 11:30ean hasita, egun guztian zehar ekitaldiak izango direlarik.