Babarrun lehiaketa, azokaren egun berean

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 8a

ADUNA. Azaroaren 24an egingo da azoka Kultur Astearen baitan, eta horrekin batera antolatu dute Babarrun Lehiaketa ere. Parte hartu nahi duenak udaletxetik pasa beharko du azaroaren 18aren aurretik, eta babarrunak emango zaizkio. Behin babarrunak eginda eta berotuta, lehiaketaren egunean 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!