Josu Amilibia: "Mugikortasunean aurrerapausoa emango dugu, bidea zabaldu eta espaloia eginda"

Jon Miranda Labaien 2013ko urriaren 16a

Adunako alkatea, Josu Amilibia Ataria Irratian
Villabonako zubitik Adunara doan bidea arriskutsua eta estua da eta herritarren eskaria izan da urteetan errepidea zabaltzea eta oinezkoentzat egokitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian abiatu ditu galtzada zabaltzeko lanak eta Adunako udalak obrak baliatu ditu espaloi misto bat egiteko, oinezko eta bizikletentzat.

Josu Amilibia alkateak aipatu duenez, "lan hau inbertsio handia da Adunarentzat baina beharrezkoa eta estrategikoa mugikortasun eta segurtasun aldetik". Hiru hilabeteko epean bukatuko dira obrak.

Gainerakoan, kontu asko ekarri ditu Adunako alkateak irratiko mikrofonoetara. Besteak beste, AHTaren lanak herrian eragin dituenak edota hemendik aste gutxitara martxan jarriko duten hondakinak biltzeko sistema berria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!