Villabonako zubitik Adunara doan bidea arriskutsua eta estua da eta herritarren eskaria izan da urteetan errepidea zabaltzea eta oinezkoentzat egokitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian abiatu ditu galtzada zabaltzeko lanak eta Adunako udalak obrak baliatu ditu espaloi misto bat egiteko, oinezko eta bizikletentzat.
Josu Amilibia alkateak aipatu duenez, "lan hau inbertsio handia da Adunarentzat baina beharrezkoa eta estrategikoa mugikortasun eta segurtasun aldetik". Hiru hilabeteko epean bukatuko dira obrak.
Gainerakoan, kontu asko ekarri ditu Adunako alkateak irratiko mikrofonoetara. Besteak beste, AHTaren lanak herrian eragin dituenak edota hemendik aste gutxitara martxan jarriko duten hondakinak biltzeko sistema berria.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!