Irigoienek irabazi du Gorostidi Harria Txapelketa, 13 jasoaldirekin

Ataria 2013ko maiatzaren 7a

Josetxo Urrutia, Gorostidi Harria Txapelketan, atzo, Adunan.[/caption]

Aimar Irigoien da aurtengo Gorostidi Harria Txapelketako irabazlea. Adunan herenegun jokatu zen txapelketako faborito nagusia errezildarra zen. 175 kiloko zilindroa 13 aldiz berdindu zuen bost minutuko txandan, eta marka hori beste inork hobetu ezin izan zuenez, berak jantzi zuen txapela.

Joseba Ostolaza zestoarra bi jasoaldira geratu zen, harria 11 aldiz bizkarreratu ostean. Hirugarren postuan, Eizmendi zarauztarra geratu zen, 9 jasoaldirekin. Laugarren, berriz, Izeta II.a aiarra sailkatu zen, 7 jasoaldirekin. Bosgarren, Telleria geratu zen 6 jasoaldirekin; seigarren Ugartemendia izan zen, sei jasoaldirekin. Telleriaren marka berdindu zuen, baina, arautegiak arinena dena geratzen dela aurretik dioenez, Telleriak hartu zuen bosgarren postua. Zazpigarren Lertxundi geratu zen, hiru jasoaldirekin, eta Josetxo Urrutia leitzarra azken postuan sailkatu zen, 2 jasoaldirekin. Adunako pilotalekua txiki geratu zen. 700 lagun inguru elkartu ziren, eta giro ederra izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!