VII. Poltsiko Antzerki Lehiaketa bihar hasiko da, Asvinenean

Ataria 2013ko maiatzaren 2a

Asvinenea Elkarte Kulturalak, bihar, hilak 3, VII. Antzerki Poltsiko Lehiaketari hasiera emango dio. Artista profesional zein amateurrek parte hartzen dute, eta 8 eta15 minutu arteko iraupena duen antzerki laburrak antzeztu behar izaten dituzte.

Lehen kanporaketan, Anogusanoren, A pan y agua; Nalua clown y cia taldearen, Nalua Barco; Alegria Hermanos taldearen, Pequeños inconvenientes de un mundo feliz eta Slowww-ren,  Puzzle izango dira. Emanaldi guztiak Asvineneak Adunan duen egoitzan izango dira. Saio bakoitzean, artista gonbidatuak izango dira, eta lehenengoan, Imanol Carballo, bakarlaria eta Duo do Portu abeslaria izango dira. Ateak 21:30ean zabalduko dituzte, eta 22:00etan emango zaio hasiera. Sarrera, bost eurokoa izango da.

Formatu laburragoa

Aurtengoan, lehiaketa formatu laburragoan egin dute. Hiru kanporaketetan banatu dute. Sailkapen bakoitzean bi talde sailkatuko dira, bat epaimahaiaren erabakiz eta bestea ikuslegoaren botoei esker. Sailkapen hauek gainditzen dituzten talde edo bakarlariek hilaren 24an izango den finalean parte hartuko dute. Epaimahai profesionalak aukeratutako irabazleak 600 euroko saria eramango du, eta publikoaren bozken bidez aukeratutako taldeak, berriz, 300 euroko saria poltsikoratuko du.

Bigarren kanporaketa, hilaren 10ean, izango da. Ondorengo antzezlanak lehiatuko dira: Karmakros-en El poste, Teatro que madurataldearen, Nunca se sabe; No me claves tus punñalesen, Tardes de patio; Panico escenico taldearen, Gay Hitler! La historia contada con pluma; Urban13ren,Se acabo todo muñeca eta Amildegi antzerki taldearen Paz, no esta con nosotr@s izango dira.

Hirugarren kanporaketa, berriz, hilaren 17an izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!