Gaur goizean hasi dira mobilizazioekin Adunako Unipapel lantegian.
Adunako Unipapel lantegian protestei ekin zieten atzo, kaleratua izan berri den langileari elkartasuna adierazteko. Halaber, astebetez eta bai goizez bai eta arratsaldez ere egingo dituzten bi orduko etenaldi eta elkarretaratze horiekin, enpresaren jarrerarekin ez daudela ados erakutsi nahi dute. Juanjo Ezeiza lantegiko enpresa batzordeko kideak azaldutakoaren arabera, «zentzurik gabeko kaleratzea» izan da, «arrazoirik gabekoa, ez du arazorik konpontzen», eta lankidea lanera itzultzea eskatzen dute. Datorren asteko batzarrean erabakiko dute hartuko dituzten neurriak.