Asvinenea Arte Eszenikoen laborategiak 4. Zirkoko Kbareta ospatuko du, larunbatean, hilak 23. Egitarau oparoa prestatu dute bertako kideek nahi duenak bertara joan eta ikuskizunaz gozatzeko.
Adunan duten egoitzan izango da emanaldia, eta parte hartzaile ugari pasako da taula gainetik. Antzerkia Hernanikoaren eskutik izango da, hip hop dantzak Slowww taldeak eskainiko ditu, magia egitea Txan Magoaren lana izango da eta aire-akrobazien ikuskizuna Expresamente bikoteak egina izango da.
Gala 22:00etan hasiko da eta sarrera-laguntza bost eurokoa izango da. Informazio gehiago www.asvinenea.com webgunean, facebook orrialdean edota asvinenea@gmail.com helbidera idatziz eskuratu daiteke.