Ipuin kontalaria liburutegian, gaur

Ataria 2013ko urtarrilaren 8a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak haurrentzako ekitaldia antolatu du gaur, 18:30ean, Adunako liburutegian. Mikel ipuin kontalaria joango da bertara, eta gerturatzen diren guztiei ipuinak kontatzen ariko da. Mankomunitatetik haur eta guraso guztiei deialdia zabaldu die, liburutegira agertzeko eskatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!