Ostiralean hasi ziren Abaltzisketako San Joan jaiak, eta gaurko egun handiarekin agur esango diete aurtengoei. Bada, meza nagusiaren ostean, jan-edana eta trikitia izan da nagusi. Jubilatuak elkartean bildu dira, eta gainerako herritarrak ostatuan elkartu dira. Bertan trikitilari gaztetxoen dohainez gozatu dute.
Toka ere izan da eguerdian, eta txakolina dastatzeko aukera ere bai. Arratsaldean, Mikel Urdangarinen kontzertua izango da, eta festa borobiltzeko, gauean, herri afaria.