Abaltzisketako San Joan jaiak 2026

Su txikiaren bueltan elkartu dira Abaltzisketan

Leyre Carrasco 2026ko ekainaren 24a

San Joan jaiak ari dira ospatzen Abaltzisketan, eta gaurko egunez, ohi moduan, sua eta dantza egin dute herriko plazan.

Ohi baino txikiagoa izan da Abaltzisketako sua ere. Hala ere, urtero bezala, herritar ugari elkartu dira herriko plazan udarari ongietorria emateko. Apaizak gunea bedeinkatu ostean piztu dute sua, eta horrekin batera, herriko dantzariak irten dira plazara. Suaren inguruan aritu dira dantzan; tartean, soka dantza egin dute herritarrekin.

Bihar agurtuko dituzte San Joan jaiak Abaltzisketan. Hona hemen biharko egitaraua:

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Jubilatuen hamaiketakoa Herriko Txokoan.
  • Bitartean. Triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
  • 12:30. XIII. Aitor Toka txapelketa.
  • Bitartean. Txakolin dastaketa, pikatzeko pintxoekin.
  • 18:30. Mikel Urdangarin. 8 euro.
  • Bukatzeko. Herri afaria.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!