Bero handia zegoen emana gaurko, hala eta guztiz ere, Abaltzisketako zaldi karrerak ez du hutsik egin aurtengoan ere. Eta hala ospatu dute, hogeita bosgarrenez. Suziria jaurti denean hasi da festa. Hamalau parte hartzaile izan dira aurtengo lasterketan, eta ziztu bizian iritsi dira Amezketatik hasita Abaltzisketan zegoen helmugara. Eneritz Etxabe zumaiarrak irabazi du bigarren urtez jarraian lasterketa. Herritar ugarik bete dituzte errepideko alboak, gehiengoa itzala babesleku zuela.
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
- Ekainak 23, asteartea
- 15:30. XXII. Mus txapelketa.
- 21:30. San Joan sua.
- Ondoren. XXXVII: San Joan dantza eta soka dantza.
- Jarraian. Izer eta Alabier eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
- Ekainak 24, asteazkena
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Jubilatuen hamaiketakoa Herriko Txokoan.
- Bitartean. Triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
- 12:30. XIII. Aitor Toka txapelketa.
- Bitartean. Txakolin dastaketa, pikatzeko pintxoekin.
- 18:30. Mikel Urdangarin. 8 euro.
- Bukatzeko. Herri afaria.