Jendetza elkartu da Larraitzen, Aralarko larreen irekiera festan

Ataria 2026ko maiatzaren 1a

Behor, ardi, behi eta ahuntzak iritsi bitartean, azokak eta trikitilariek jarri dute giroa Larraitzen. 12:00etan bota dute suziria, eta ondoren, langa ireki dute. Jendetzak jarraitu du abereen prozesioa. Ondoren herri kirolarien eta bertsolarien txanda izan da.

Urtero bezala, Abaltzisketako Txalburu eskolak ikasturteko ekintzak gauzatzeko bi saski zozketatu ditu. Inguruko ekoizleen produktuak zeuden saski horietan. Horregatik, guraso elkarteko kideek txartelak erosi dituzten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie, baita ekoizle horiei ere. Hornitzaileak hauek izan dira: Larretako esnekiak, Izpiliku xaboiak, Zelaietako gazta, Argaia Goena produktuak, Belardipeko Erleak, Alegi Pentsuak Behieko,  EguzkiLeire okindegia, Pasquier produktuak eta Sasiaingo zukua. Zenbaki sarituak ondorengoak izan dira:

  1. saskia: 5931-5940 (ordezkoa: 5041-5050).
  2. saskia: 5031-5040.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!