Mahaiaren bueltan elkartu dira

Ataria 2025eko abenduaren 27a

Txerri Festa egin dute Abaltzisketan. Udaletxearen arkupeetan elkartu dira herritarrak, eta txerrikiak jaten aritu dira, ardoaz lagunduta. Arkupeak bete egin dira, eta Unai Mendizabal eta Julio Soto bertsolariak aritu dira eguerdia girotzen.

Herritarrek edalontzia ordaindu besterik ez zuten egin behar mokadua jateko. Jakiak udalak jarri ditu. Arratsalderako, 16:30etik aurrera, haurrentzako tailerra antolatu dute, buruhandiak egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!