Ostiralean abiatuko dira jaiak bi herrietan. Abaltzisketan esate baterako, poteoa herriko trikitilarien eskutik eta sagardo dastaketa egingo dituzte ostiralean. Asteartea bitarte luzatuko dira festak eskualdeko herri honetan, eta ohitura den bezala, astelehen gauean, suaren bueltan San Joan dantza eta soka dantza egingo dituzte herritarrek. Igandean, berriz, XXIV. Zaldi Lasterketa ere egingo dute Amezketatik Abaltzisketara, 18:00etan hasita. Jarraian, herriko gazteen arteko herri kirol saioa ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Berrikuntzaz beterik
Aurtengo jaietan egingo dituzten berrikuntzen artean larunbateko mozorro eguna eta «Zaldibian bizi diren valentziar batzuek prestatutako» paella jatea izango direla aipatu du festa batzordean aritzen den Lorea Senperenak. «Festak antolatzen herriko gazteak aritzen gara eta zerbait berria sartzeko helburuarekin antolatu dugu aurten mozorro eguna». Batzuek mozorrotzea gustuko ez duten arren, herritar guztiak «mozorrotzera animatu» dituztela gehitu du Senperenak. Asteartean amaituko dira jaiak Abaltzisketan, eta besteak beste, Txalo-talo antzerki taldearen eskutik Kutsidazu bidea, Ixabel emanaldia ikusi ahal izango da Goibegin.
Behin sanjoanak amaituta, sanpedroak ere ospatuko dituzte Abaltzisketan, baina kasu honetan, Larraitz auzoan. Ekainaren 29an Larraizko Baselizan meza egin ostean, trikitilariak izango dira eguneko protagonista.
Egitaraua:
- Ekainak 20, ostirala.
-
19:00. Poteoa herriko trikitilarien eskutik.
-
Jarraian. Sagardo dastaketa.
-
23:00. Trikidantz erromeria taldea eta DJ Tintz.
-
Ekainak 21, larunbata.
Mozorro eguna
-
11:00. Umeentzat mozorro tailerra.
-
14:30. Paella jatea.
-
16:30. Ume jolasak
-
18:00. Burrunbazale txaranga.
-
21:00. Zahagi ardoa, herriko plazan.
-
Ondoren. Obaneuke erromeria.
-
-
Ekainak 22, igandea.
-
11:00. Kotxe eta moto klasiko eta berezien erakusketa plazan.
-
18:00. XXIV. Zaldi Lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
-
21:00. Bertso afaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin.
-
-
Ekainak 23, astelehena.
San Joan bezpera-
12:00. Herriko gazteen bi pilota partida. Enaitz Romero-Aimar Zubizarreta vs Aiur Gorostidi-Oier Iturrioz. Aitor Karrera-Ekain Olano vs Iker Artola-Oinatz Kaminos.
-
15:30. XXI. Mus Txapelketa.
-
21:30. San Joan sua.
-
Ondoren. XXXVI. San Joan dantza eta soka dantza.
-
Jarraian. Izer eta Alabier eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
-
-
Ekainak 24, asteartea.
San Joan eguna-
11:00. Meza nagusia.
-
Ondoren. Jubilatuen hamaiketakoa.
-
Bitartean. Triki-poteoa gazteen eskutik.
-
12:30. XII. Aitor Toka txapelketa.
-
Bitartean. Txakolin dastaketa, pikatzeko pintxoekin.
-
18:30. Kutsidazu bidea, Ixabel emanaldia, Txalo-talo antzerki taldearen eskutik.
-
Ondoren. Festei bukaera emateko afari herrikoia.
-
-
Ekainak 29, igandea. San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
-
11:00. Meza nagusia.
-
Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak.
-
Arratsaldean. Trikikitia iluntzera arte.
-