2025/06/08 09:30 - 13:30
09:30. Ibilaldia Larraiztik Errekontara, ingurumen hezitzaileek gidatuta.
11:00. Errekontan sei jarduera: artaldea, hegazti askatzea, musika, txantxoak eta gazta dastaketa. Artaldean bertatik bertara ikusi, sentitu eta ikasi. Hegaztia askatuko da, Basabizi zentroan berreskuratuta. Et Incarnatus orkestrako lauko baten emanaldia eta gazta dastaketa eta salmenta.
13:30. Itzulera oinez, ingurumen hezitzaileek gidatuta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?