Aitor Ugartek eta Onditz Iturbek irabazi dute Txindokiko Kilometro Bertikala

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Onditz Iturbe, Maider Unanue eta Maite Zabaleta. Iturria: Asier Zaldua / Goierriko Hitza

230 korrikalarik hartu dute parte Txindokiko Kilometro Bertikala proban. Tolosako Leire Elolak bigarren egin du.

Ugartek 35 minutu eta lau segundo behar izan ditu Txindokira igotzeko. Bigarren postuan Ibai Larrea antzuolarra sailkatu da (35:18) eta hirugarrenean Iu Net kataluniarra (35:43).

Emakumezkoei dagokienez, bigarren postuan Leire Elola tolosarra sailkatu da (48:24) eta hirugarrenean Claudia Sarrate kataluniarra (48:40).

Argazki galeria Goierriko Hitzan ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!