Txalburu guraso elkartea, Larre Irekieran

Ataria 2025eko maiatzaren 1a

Aurten ere, Txalburu guraso elkarteak Larraitzen Larre Irekiera ekitaldian postua jarri du, Abaltzisketako eskolari laguntzeko.

Inguruko artisau eta ekoizleez osaturiko bi saskitxo ere zozkatu dituzte. 2.191-2.200 zenbakiak dituenak irabazi du lehen saskia, eta bigarrena, 681-690 zenbakiak dituenak. Irabazleren bat agertzen ez bada, ordezkoa ere atera dute, hain justu 3.871-3.880 zenbakiak dituenak jasoko luke kasu horretan saria.
 
Guraso elkartetik txartela erosi duten guztiei eskerrak eman dizkie. Era berean, saskia urtero bezala hornitzen laguntzen dieten enpresa txikiei ere eskerrak eman dizkiete. «Orendaingo Erlekue eztia, Sasiaingo zukua, Zelaietako gazta, Izpiliku kosmetika naturala, Larreta Baserriko esnekiak, Amezketako Argaia baserriko txekor, txerri oilasko.... ekoizlea, Hernaniko Oretuz obradorea eta Irungo Pasquier enpresari, eskerrik asko aurten ere zuen laguntza eskaintzeagatik. Produktu bikainez hornitu ditigu bi saski eder!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!