Aralarko larreak irekitzeko festa, maiatzaren 1ean

Ataria 2025eko apirilaren 18a

Iazko larre irekieraren unea, Larraitzen. ASIER IMAZ

Goizetik eguerdira hainbat jarduera egingo dituzte, horien artean, artisauen azoka, herri kirolak eta bertso-saioa.

Maiatzaren 1ean Aralarko larreak irekitzeko festa egingo dute Abaltzisketako Larraitz auzoan. Enirio Aralar mankomunitateak antolatuta, goizetik hasi eta hainbat motatako jarduerak egingo dituzte, besteak beste, artisauen azoka, Abarlotz Olanoren kantaldia, larre irekiera, herri kirolak eta bertso-saioa. 

Artisauen azokan mota askotako produktuak eskainiko dituzte, horien artean, ardi eta ahuntz gaztak, taloak, orein produktuak, baserriko ogia eta sagardoa. Eta, horrez gain, abere erakusketa eta eskulanei buruzko saioak ere izango dira, besteak beste, artile, saski eta harri lantzea.

LARRE IREKIERA LARRAITZEN

  • 10:00. Artisau eta salmenta postuen irekitzea.
  • 11:00. Abarlotz Olanoren kantaldia, festa gunean.
  • 12:00. Larre irekiera: suziria jaurtitzea eta azienda mendira eramatea.
  • 12:30. Herri kirolak eta bertsolariak. 
    • Aizkoran: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' eta Joxean Etxeberria.
    • Harria jasotzen: Ainitze Zumeta.
    • Bertsolariak: Maialen Akizu eta Bixente Gorostidi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!