Txerri Festa egingo dute larunbatean

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Eguerditik aurrera, txerrikiak dastatu ahalko dira, eta bertsoak eta trikiti doinuak izango dira.

Abaltzisketan ohitura handia duen Txerri Festa egingo dute larunbat honetan, hilaren 28an. 12:00etan hasiko dira txerrikiak udaletxe azpian jartzen, herritarren eskura jartzen. Elikagaiekin batera, bertsoez ere gozatu ahalko da. Hain justu, Iker Zubeldia eta Julio Soto ariko dira bertsotan. Eta trikiti donuak ere izango dira, herriko gazteen eskutik. 

Ostatura eta elkartera joan ohi dira ondoren kalejiran, baina, aurten ostatua itxita dagoenez, elkartera joango dira zuzenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!