Mendizale bat erreskatatu zuten atzo, Txindokin

Ataria 2024ko abuztuaren 10a

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek atzo, Txindoki inguruan ondoezik zegoen emakume bat erreskatatu zuten.

Gertakaria atzo arratsaldean izan zen, 14:50ak aldera. 32 urteko medizale bat ondoezik sentitzen zen eta ezin zuen oinez ibili, ezta bere ibilbidearekin jarraitu ere. Ezbeharraren lekura iristeko zailtasunak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideek Ertzaintzaren helikopteroa bidali zuten bertara eta Zumarragako ospitalera eraman zuten mendizalea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!