Abaltzisketako jaiak 2024

2024ko Abaltzisketako San Joan jaiak: egitaraua

Ataria 2024ko ekainaren 20a

Ostiralean bertso bazkaria eta zahagi ardoa izango dituzte Abaltzisketan. Astelehena bitartean luzatuko dira festak eskualdeko herri honetan, eta ohitura den bezala, igande gauean, suaren bueltan San Joan dantza eta soka dantza egingo dituzte herritarrek. 

Egitaraua:

 

  • Ekainak 21, ostirala.
    • 14:30. Bertso bazkaria Ñañarrin, Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin.
    • 21:00. Zahagi ardoa.
    • Ondoren. Trikidantz erromeria taldea eta DJ Naza.
  • Ekainak 22, larunbata.
    • 15:30. XX. Mus Txapelketa.
    • 16:00. Ume jolasak.
    • 19:30. Burrunbazale txaranga.
    • 21:00. Sagardo dastaketa, herriko plazan.
  • Ekainak 23, igandea.
    San Joan bezpera
    • 12:00. Herriko gazteen bi pilota partida. Enaitz Romero-Aimar Zubizarreta vs Aiur Gorostidi-Oier Iturrioz. Aitor Karrera-Iker Artola vs Oinatz Kaminos-Xabat Estevez.
    • 18:00. XXIII. Zaldi Lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
    • Ondoren. Herriko gazteen arteko herri kirolak.
    • 21:30. San Joan sua.
    • Ondoren. XXXV. San Joan dantza eta soka dantza.
    • Jarraian. 3TTu erromeria taldea.
  • Ekainak 24, astelehena.
    San Joan eguna
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Jubilatuen hamaiketakoa.
    • Bitartean. Triki-poteoa gazteen eskutik.
    • 12:30. XI. Aitor Toka txapelketa.
    • Bitartean. Txakolin dastaketa, pikatzeko pintxoekin.
    • 18:45. Tu-tum Platz! bakarrizketa, Jon Plazaolaren eskutik.
    • Ondoren. Festei bukaera emateko afari herrikoia.
  • Ekainak 29, osteguna. San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
    • 12:30. Meza nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak.
    • Arratsaldean. Trikikitia iluntzera arte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!