Abaltzisketako jaiak 2024

Haur jolasak Abaltzisketako jaietan

Ataria 2024ko ekainaren 22a

Atzo hasi zituzten San Joan jaiak Abaltzisketan eta astelehena bitarteko egitaraua prestatu dute. Gaur Mus Txapelketarekin hasi dute eguna eta ume jolasak ere izan dituzte pilotalekuan.

EGITARAUA

  • Ekainak 22, larunbata.
    • 15:30. XX. Mus Txapelketa.
    • 16:00. Ume jolasak.
    • 19:30. Burrunbazale txaranga.
    • 21:00. Sagardo dastaketa, herriko plazan.

  • Ekainak 23, igandea.
    San Joan bezpera
    • 12:00. Herriko gazteen bi pilota partida. Enaitz Romero-Aimar Zubizarreta vs Aiur Gorostidi-Oier Iturrioz. Aitor Karrera-Iker Artola vs Oinatz Kaminos-Xabat Estevez.
    • 18:00. XXIII. Zaldi Lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
    • Ondoren. Herriko gazteen arteko herri kirolak.
    • 21:30. San Joan sua.
    • Ondoren. XXXV. San Joan dantza eta soka dantza.
    • Jarraian. 3TTu erromeria taldea.

  • Ekainak 24, astelehena.
    San Joan eguna
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Jubilatuen hamaiketakoa.
    • Bitartean. Triki-poteoa gazteen eskutik.
    • 12:30. XI. Aitor Toka txapelketa.
    • Bitartean. Txakolin dastaketa, pikatzeko pintxoekin.
    • 18:45. Tu-tum Platz! bakarrizketa, Jon Plazaolaren eskutik.
    • Ondoren. Festei bukaera emateko afari herrikoia.

  • Ekainak 29, osteguna. San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen
    • 12:30. Meza nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa eta trikitilariak.
    • Arratsaldean. Trikikitia iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!