Mendizale bat erreskatatu zuten atzo, Txindoki ingurutik

Ataria 2024ko maiatzaren 20a

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek atzo,  Txindoki inguruan istripua izan duen emakume bat erreskatatu zuten.

Gertakaria atzo arratsaldean izan zen. Mendizale batek erorikoa izan zuen eta bizkarrean mina hartuta  zorabiatuta zegoen. Ezbeharraren lekura iristeko zailtasunak ikusita, Larrialdietako Zerbitzuak Mendi Taldea, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat eta Gipuzkoako suhiltzaileak mobilizatu zituen. Larrialdietako baliabideak borda bateraino iritsi  ziren biktima jasotzeko eta eguraldia zela eta ezin izan zutenez helikopteroan eraman, Txindokitik oinez jaitsi zuten eta anbulantzia batek eraman zuen gero, Donostiako Ospitalera.  Erreskate-lanak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!