Naiara Irigoyen eta Iñigo Alzola azkarrenak, Txindokin

Ataria 2024ko maiatzaren 18a

Irigoyenek bigarren urtez irabazi du Txindokiko Kilometro Bertikala. Eskualdeko azkarrena Oier Zubeldia amezketarra izan da, eta bigarren helmugaratu da sailkapen orokorrean.

Erlojuaren kontra, Txindokiko Kilometro Bertikala jokatu dute gaur goizean eta azkarrenak Iñigo Alzola (00:37:14) eta Naiara Irigoyen (00:44:32) izan dira.

Emakumezko seniorretan bigarren eta hirugarren iritsi dira, hurrenez hurren, Ainhoa Sanz urretxuarra (00:44:55) eta Maria Zorroza gernikarra (00:47:38). Eskualdeko azkarrena, berriz, Leire Elola Tolosarra izan da (00:49:26) eta bederatzigarren postuan iritsi da.

Gizonezko seniorretan, berriz, Alzolaren atzetik iritsi da Oier Zubeldia amezketarra (00:37:39) eta podiuma osatu du Aritz Unamuno bergararrak (00:37:46). Aurreko edizioan 26. postua lortu zuen Zubeldiak; aurten, ia minutu bat jaitsi du marka –iaz: 00:38:35–.

Bestelako sailkapenak
Gizonezko juniorretan Ibai Angulo urrestillarra izan da azkarrena (00:38:42) eta bigarren eta hirugarren postuan iritsi dira, hurrenez hurren, Ibon Badiola ondarroarra (00:44:33) eta Elur Zaldua usurbildarra (00:45:52). Emakumezkoetan, berriz, Jone Oar-Arteta gernikarra (00:56:03) iritsi da lehena, eta Estrella Ortiz de Elgea gasteiztarra (01:39:16), bigarrena.

Gizonezko jubenil mailan, Hugo Robles hueskatarra (00:47:37) izan da azkarrena, Borja Urtega bizkaitarra (00:47:55) bigarren, eta Aner Gezalaga azkoitiarra (00:51:29) hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Naroa Lopez bizkaitarra izan da azkarrena (01:10:35) eta jubenil mailako emakumezko parte hartzaile bakarra.

Unax Sologaistoa oñatiarra izan da lasterketako kadete mailako lehiakide bakarra, eta 00:55:25eko denboran iritsi da helmugara. Bestalde, Imanol Yugueros abaltzisketarrak irabazi du lehen herriko mutilaren saria (00:49:42).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!