Gaur goizean, Larraitzen, Txalburu Guraso Elkarteko kideek postua jarri dute. Zenbaki saritua 2451-2460 izan da, eta azaldu dutenez, Ibarrako Pilar izan da zorteduna. Inguruko enpresetatik jasotako elikagaiekin osatutako saskia irabazi du. Laguntza eman dieten guztiei eskerrak eman dizkie guraso elkarteak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?