Herritarrak Larraitzen elkartu dira, San Pedro eguna ospatzeko. Hala, mezaren ostean jan edanaz gozatu ahal izan dute, eta trikiti doinuek alaitu dute giroa. Batzuk dantzatzera ere animatu dira.
Goizean Larraitzera gerturatzeko aukera izan ez duenak, arratsaldean ere trikiti doinuez gozatzeko aukera izango du.