Naiara Irigoyen eta Ïu Net Puig izan dira irabazleak

Leyre Carrasco 2023ko mai. 7a, 15:13

Txindokiko Kilometro Bertikala izan dute gaur jokoan korrikalariek, eta errekorrak haustea lortu dituzte bigarren edizio honetako parte hartzaileek.

Erlojuaren aurkako proba izan da jokoan gaur. Hain zuzen, Txindokiko Kilometro Bertikaleko bigarren edizioa ospatu da, eta guztira 194 parte hartzaile izan dira; horietatik 47 emakumezkoak, iaz baino 20 gehiago.

Naiara Irigoyen nafarra izan da azkarrena emakumezko seniorretan, 00:40:20ko denborarekin. Silvia Lara jaendarrak egin du bigarren denbora onena (00:43:06) eta Veronica Sanchez salamancarra izan da hirugarren (00:45:25). Leire Elola tolosarra izan da eskualdeko lehena (00:47:37), hamabigarren postua lortuz.

Alain Santamaria errioxarrak egin du gizonezko seniorretan denbora onena (00:34:58). Ondorengo denbora onenak Arnau Arandaescamilla katalanak (00:35:10) eta Jose Antonio Bellido alpedretarrak (00:35:20) egin dituzte. Eskualdeko azkarrena Oier Zubeldia amezketarra izan da, 00:38:35ko denborarekin 26. postua lortuz.

Junior eta jubenil mailetako irabazleak

Gizonezko juniorretan, Ïu Net Puig katalanak (00:34:22) izan da lehenengoa, baita proba bukatzen lasterkari azkarrena ere. Jan Castilloparedes katalana (00:34:36) bigarren eta Jan Torrella katalana (00:35:49) hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Carrodilla Cabestre huescatarra izan da azkarrena (00:44:41), Martina Gounfauselles katalana (00:47:58) bigarren eta Irene Iturria bidaniarra (00:48:57) hirugarren.

Gizonezko jubenil mailan, Marti Costa katalana (00:38:31) izan da azkarrena, Lluis Puigvertpalacions katalana (00:38:34) bigarren, eta Urko Lozano elgetarra (00:43:55) hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Gabriella Lasalle katalana izan da azkarrena (00:42:52) eta jubenil mailako emakumezko parte hartzaile bakarra.

Euskadiko Txapelketa

Euskadiko korrikalariek beste erronka bat izan dute gaurkoan. Izan ere, Kilometro Bertikaleko Euskadiko Txapelketa ere izan dute jokoan, eta hirugarren postuan sailkatzea lortu du Leire Elolak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!