Larre irekiera festa antolatu dute Larraitzen, maiatzaren 1ean

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Enirio Aralar Mankomunitateak, urteroko ohiturari jarraituz, goizetik eguerdira bitarteko egitaraua antolatu du Txindoki magalean.

Egitaraua

Maiatzak 1, astelehena

  • 10:00. Artisau eta salmenta postuen irekiera.
  • 11:30. Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansa ahizpen kantaldia.
  • 12:00. Larre irekiera: suziri jaurtiketa, artalde eta aziendaren mendiratzea.
  • 12:30. Suharri Rodrigez eta Jokin Urretabizkaia aizkolariak; Lur Errekondo harri-jasotzailea eta Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi bertsolariak.
  • Goizean zehar, abere erakusketa, esku langintza saioak, artisauak, harri lantzea... Bertako produktuak erosteko aukera ere izango da: ardi eta ahuntz gazta, taloak, sagardoa, orein produktuak, baserriko ogia...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!