Makilen erritmora, herriari buelta

Ataria 2023ko otsailaren 19a

Zortzi txantxo eta konpainia herrian zehar ibilbidea osatzera atera dira goizean goiz; eguraldia lagun, umore onez alaitu dituzte etxe atariak. 

Aurten ere goiztiar ibili dira txantxoak, baita trikitilari, mozorro eta saskia pasatzen duena ere. Herriko etxe eta baserriak pasa dituzte, banan bana, atari bakoitzean dantza eginez. Esku banatan makilak hartuta, kalejiran elkar jotzen dituzte, eta baita dantza egiterakoan ere.

Orendain aldeko baserrietatik hasi dira eta herrira gerturatu dira goiz erdian. Mezatik atera direnei txantxo dantza eskaini die. Handik, Gaintza aldera kokatuta dauden baserrietara jo dute, gero Larraitz aldera joateko. Han ere, ermitatik atera berri zirenei eskaini die dantza eta ibilbidea amaitzeko azken baserrietatik barrena pasa dira.

Erlazionatuak

Umore ona nagusi

Ataria 2023 ots 19 Abaltzisketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!