Gabonetako zozketa egin dute Txalburu eskolan

Ataria 2022ko abenduaren 23a

Abaltzisketako Txalburu eskolak urtero egiten duen moduan gaur egin du Gabonetako zozketa.

Saski eder bat da lehen saria, eta 1416 zenbakia da atera dena. 2. saria Orbaizetako Urkixokoa landetxean asteburu pasa da, eta zorteduna 1480 zenbakia duena izango da. Azken saria, 606 zenbakia duenarentzat izango da eta Larraitz Gain jatetxean otordua egiteko aukera izango du.

Harremanetarako telefono zenbakia txartelean bertan agertzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!