Abendu kulturala antolatu dute Abaltzisketan

Ataria 2022ko azaroaren 30a

Abenduaren 2tik 19ra bitarte, askotariko ekintzak izango dira herrian. Hilaren 3an Jubilatuen Eguna ospatuko dute; 10ean, berriz, Gazte Eguna.

Egitaraua:
  • Abenduak 2, ostirala
    • 17:00. Haurrentzat ipuin kantatuak, Abaltzisketako Liburutegi eta Guraso Elkarteak antolatuta, Goibegin.
  • Abenduak 3, larunbata. Jubilatuen Eguna.
    • Meza Larraitzeko ermitan eta bazkaria Ñañarri Jatetxean.
  •  Abenduak 5, astelehena
    • 19:30. Amaia Zubiriarekin tertulia, bere bizipenak kontatuaz, Goibegin.
  •  Abenduak 6, asteartea
    • 19:00. Kantu kalejira herrikoia. Zatoz abesti zahar eta berriagoak ere abestera. Ostatu aurrean elkartuko gara.
  • Abenduak 8, osteguna
    • 19:00. Arnasa Gara programaren barnean, Mairu Antzerki taldeak Intxaurra antzezlana aurkeztuko du Goibegin.
    • Ondoren. Mokadutxoa eskainiko dute ostatuan.
  • Abenduak 10, larunbata. Gazte Eguna.
    • Zehazteke dago eta aurrerago jakinaraziko dute egitaraua.
  • Abenduak 12, astelehena
    • 20:30. Sunpriñue, Aralarko Artzainen musika-tresna berreskuratzen hitzaldia Jokin Artolaren eskutik, Goibegin.
  • Abenduak 15, osteguna
    • 20:00. Mendiko larreen hobekuntzak eta Legedia, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Zuzendariaren eta Jabier Jauregi Etorlurreko Teknikariaren eskutik, Goibegin.
  • Abenduak 17, larunbata
    • Goizean. Txerri Festa.
    • Arratsaldean. Mus Txapelketa elkarteak antolatuta.
  • Abenduak 19, astelehena
    • 19:30. Minbizia barrutik begiratuta hitzaldia Iker Badiolaren eskutik, Goibegin. Oharra: Abaltzisketako Udalak, 2023ko egutegiak egin nahi ditu, eta horretarako argazki bilketa bat egingo da. Gaia: Abaltzisketa. Argazkiak, hilabete bakoitzak dituen ezaugarriak irudikatu behar ditu. Argazkiak, udala@abaltzisketa.eus helbide elektronikora bidali behar dira dagokion hilabetea eta izenburua aipatuta. Aurkezteko epea: Abenduak 14.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!