Herriaren izaera markatzen duten elementuak mural batean bildu dituzte

Ataria 2022ko irailaren 22a

Abaltzisketako pilotalekuaren fatxadan Nextor Otaño grafiti egileak horma irudi bat margotu du. Herriaren izaerarekin bat doazen txantxoak, Txindoki, txalburuak, ardiak eta beste hainbat elementu ageri dira. Abuztuan margotu zuen, 12 bat egunetan.

Jon Zubizarreta Abaltzisketako alkateak azaldu duenez, herrira iristean ikusten den eremu batean egin dute irudia, "hormigoizko fatxada itsusia" zegoen eta denbora zeramaten zerbait egin nahian. Kultura sailetik diru laguntza eskatu dute, eta 7.000 euroko kostua izan du lanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!