Zuhaitzen artean diseinatutako hamaika jolas dituzte (zubi nepaldarrak, kulunkak, tirolinak...), eta horiek nahastuz bi zirkuitu dituzte aukeran: txikia eta ertaina zein handia biltzen dituena. Zirkuituen iraupena ordu eta erdikoa da.
Zirkuitu txikia edo Basajaun 4-8 urte arteko haurrentzat da aproposa, zortzi jolas eta bi tirolina ditu ibilbideak. Zirkuitu ertainak Mikelats-Atarrabi du izena eta handiak Mari. Azken bi aukera horietan 8 urtetik gorakoek eta 1,45 metroko altuera dutenek hartu dezakete parte eta 1,35 metrotik gorakoek heldu baten laguntza izan behar dute. Ertainean hamar jolas eta lau tirolina daude eta handiak hamabost jolas eta zazpi tirolina barnebiltzen ditu. Hasiberriak diren helduentzat eta trebezia duten gazte eta haurrentzako modukoa da eta gida bat egongo da erabiltzaileei laguntzen.
Zirkuitu txikian parte hartzeko 12 euro ordaindu behar dira eta beste biek 18 euroko salneurria dute.
Zirkuitu guztietan segurtasuna bermatuta dago, arnesak, mosketoiak eta kaskoa erabili behar dira, eta egoki erabili ahal izateko erabiltzaileek ikastaro txiki bat jasotzen dute ibilbidea egin aurretik.
Ingurune paregabean dago Txindokiko Itzala eta ibilbideetan parte hartzeaz gain, naturaz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen du Txindokiko Itzalak. Ibilbide eta ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Txindokikoitzala.com webgunean, eta bertan kontsultatu daitezke ordutegi, eskaintza eta zerbitzu guztiak.
TXINDOKIKO ITZALA
Helbidea. Larraitz auzoa (Abaltzisketa)- Telefono zenbakiak. 943 65 47 57 edo 601 908 669
- Webgunea. Txindokikoitzala.com
- Posta elektronikoa. info@txindokikoitzala.com
- Sare sozialak.
Facebook: Txindokiko Itzala
Instagram: @txindokikoitzala - Zerbitzuak. Oztopo zirkuituak, ginkana eta orientazio proba.