Abaltzisketako jaiak 2022

Jolasa eta festa batera

Irati Saizar Artola 2022ko ekainaren 25a

Abaltzisketan festak ospatzen ari dira, eta goizean, gaztetxo eta haurren txanda izan da; jolasak egin dituzte frontoian.

Eguraldiak lagundu ez duenez, frontoian egin behar izan dituzte jolasak abaltzisketarrek. Hala ere, euriak ez du festarik zapuztu, eta gurasoen laguntzarekin, jolas ezberdinak egiteko aukera izan dute. Batzuk aurpegia margotuta, besteak pintzelekin arropa zikinduta, eta denak pozik.

Festan jarraitzeko asmoz geratu dira gainera. Arratsaldean, XVIII. Mus Txapelketa egingo dute eta iluntzean sagardo dastaketaz gozatzeko aukera izango dute, eta nahi duenak bere afaria eraman beharko du etxetik. Eta eguna ez da horretan amaituko, jaia girotzeko Iratzar taldearen erromeria izango dute.

Egitaraua

Ekainak 26, igandea

  • 12:00. Herriko gazteen pilota partidak.
  • 18:00. XXI. Zaldi Lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
  • Ondoren, Aire Ahizpen kontzertua, elizan.
  • 21:00. Herri afaria, afaria norberak eramanda.

Uztailak 3,  igandea
San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen

  • 12:30. Meza nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak, arratsaldean berriro trikitixa iluntzera arte.

Erlazionatuak

Jolasean pasa dute goiza

Irati Saizar Artola 2022 eka 25 Abaltzisketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!