Abaltzisketako jaiak 2022

Jai egitarau osatua prestatu dute

Ataria

San Joan eguneko artxiboko irudia.

San Juan bezperatik igandera bitarteko egitaraua prestatu dute Abaltzisketan.

Egitaraua

Ekainak 23, osteguna
San Juan bezpera

  • 21:15. Abaltzisketako txalburu jaitsiera.
  • 21:30. San Juan sua eta ondoren, XXXII. San Juan dantza eta soka-dantza.
  • Jarraian erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 24, ostirala
San Juan eguna

  • 11:00. Meza nagusia eta ondoren, hamaiketakoa erretirodunentzat.
  • Bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik.
  • 12:30. IX. Aitor Toka Txapelketa.
  • 14:30. Bertso bazkaria Larraitzen Iker Zubeldia, Iban Urdangarin eta Jexux Mari Irazurekin.
  • 21:00. Barrikotea herriko plazan (afaria norberak eramanda).
  • Jarraian, erromeria Obaneuke taldearekin.

Ekainak 25, larunbata

  • 11:00. Ume jolasak. Eguraldi ona izanez gero ur jolasak egingo dituzte.
  • 15:30. XVIII. Mus Txapelketa, herritarrentzat.
  • 21:00. Sagardo dastatzea herriko plazan. Afaria norberak eraman behar du.
  • Jarraian, erromeria Iratzar taldearekin.

Ekainak 26, igandea

  • 12:00. Herriko gazteen pilota partidak.
  • 18:00. XXI. Zaldi Lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.
  • Ondoren, Aire Ahizpen kontzertua, elizan.
  • 21:00. Herri afaria, afaria norberak eramanda.

Uztailak 3,  igandea
San Pedro eguneko ospakizuna Larraitzen

  • 12:30. Meza nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak, arratsaldean berriro trikitixa iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!