Txalburu eskolako guraso elkartearen zozketak baditu zenbakiak

Ataria 2020ko abenduaren 23a

Abaltzisketako eskolako guraso elkartearen zozketako hiru zenbakiak eman dituzte ezagutzera.

Abaltzisketako Txalburu Eskolako Guraso Elkarteak urtero egiten du zozketa, eta aurten hiru sari zozketatu dituzte.

Saski eder bat, bi lagunentzako asteburu pasa eta bi lagunentzako otordua Abaltzisketako Ostatuan dira sariak. Hurrenez hurren, hurrenkera jarraituta hauek dira zenbaki sarituak: 0438, 1411 eta 0846.

Zortedunek 15 egun izango dituzte harremanetan jartzeko, bestela zenbakiak berriro zozkatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!