BERTSOA

Denda txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Adur Gorostidi 2020ko irailaren 25a

Doinua: Munduko ilunabarra.

Denda txikien testigu

Itxialdian beti gu

Hala beharrak hori du

Baina orain igual digu 

Supermerkatu handira goaz

Hamarretatikan hiru

Edo bestela online erosiz

Inertziaren gatibu

Len beharrezko genitun dendak

Ez bezero ta ez diru

«Bertako gauzak eta bertatik»

Teoria badakigu

Baina oroitu behar zenean

Ahaztu egin zaizkigu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!