Abaltzisketako jaiak 2019

Hamaiketakoa, San Joan eguna ospatzeko

Ataria 2019ko ekainaren 24a

Abaltzisketako San Joan jaietan jubilatuak izan dira gaur goizean, protagonistak. Meza eta gero hamaiketakoa egin dute.

Jubilatuek hamaiketakoa egiten zuten bitartean, gazteek triki-poteoa egin dute. Eguna bukatu baino lehen, badira ekitaldi gehiago aukeran. 13:00etan Aitor Toka Txapelketa egingo dute herritarrek, eta 19:00etan patata tortilla lehiaketa egingo dute. Bukatzeko Herri afaria izango dute.

Abaltzisketako sanjoanak gaur bukatuko dira, baina San Pedro eguneko ospakizuna ere izango dute, izan ere, ekainaren 30ean Larraitzen ospatuko dute eguna. Meza egingo dute lehenik eta ondoren, hamaiketakoa izango dute trikitilariek lagunduta, eta arratsaldean trikiti doinuak izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!