Abaltzisketako jaiak 2019

Haurrek ez dute ajerik Abaltzisketan

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko ekainaren 22a

Atzo indartsu hasi zituzten festak Abaltzisketan. Heldu gutxi ageri zen plazan inguruan, eta haurrak izan dira eguna indartsu hasi dutenak.

Atzo triki poteoa, bertso afaria edota barrikotea izan zituzten abaltzisketarrek, eta festan parte hartzeko aitzakiarik ez zuten izan, gaua, Obaneuke taldearen erritmora dantzatuz.

Gaur, beste batzuek hasi dute eguna indartsu: haurrek. Jolasak egin dituzte, eta ez dute aspertzeko tarterik izan. Lehenik pilotalekuko freskuran, eta ostean, eguzkipean. Eta jolasak amaituta, guztiek elkarrekin bazkaldu dute.

Arratsaldean, musean jokatu nahi duenak aukera izango du, 15:30etan hasita. Edota arratsaldea deskantsurako baliatu ostean, 21:00etaratik aurrera, ez da sagardorik faltako Abaltzisketako plazan. Afaria norberak eraman beharko du, baina, sagardo dastaketa egiteko aukera zabala izango da: Larrarte, Isastegi, Rufino, Etxeberria, Begiristain, Petritegi, Aburuza, Zabala, Urbitarte eta Zalbide sagardotegietako sagardo aukera jarriko dute eskura.

Jarraian, erromeria izango da Kupela taldearekin.

Eta festak ez du etenik izango asteartera bitartean.

Ekainak 23, igandea

  • 12:00. Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala.
  • 18:00. XX. Zaldi Lasterketa. Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak. Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpekin.
  • 21:30. San Juan Sua.
  • Ondoren, XXXII. San Juan Dantza eta Soka Dantza. Jarrain, erromeria Elizagoien ahizpekin.

Ekainak 24, astelehena

  • 11:00. Meza Nagusia.
  • Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa.
  • Bitartean, triki poteoa herriko gazteen eskutik.
  • 13:00. VI. Aitor Toka Txapelketa (herrikoentzat soilik).
  • 19:00. Tortilla patata lehiaketa (herrikoentzat soilik).
  • 21:00. Herri afaria (afaria norberak eramanda).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!