Abaltzisketako jaiak 2019

Abaltzisketako sanjoanen egitaraua

Tolosaldeko Ataria

Ekainaren 21etik 24 ospatuko dituzte San Juan Jaiak. Ondoren, San Pedro Eguneko ospakizunak izango dituzte Larraitzen, ekainaren 30ean.

Egitaraua

Ekainak 21, ostirala

  • 13:30. Triki poteoa.
  • 14:30. Bertso bazkaria, Julio Soto, Haritz Mujika eta Iker Zubeldiarekin.
  • 21:00. Barrikotea herriko plazan. Afaria norberak eraman behar du.
  • Jarraian, erromeria Obaneuke taldearekin.

Ekainak 22, larunbata

  • 11:00. Ume jolasak. 13:00. Haur eta gurasoen bazkaria (janaria norberak eraman behar du). Amaieran, postreen dastaketa.
  • 15:30. XVII. Mus Txapelketa (herrikoentzat soilik).
  • 21:00. Sagardo dastatzea herriko plazan (afaria norberak eramanda). Larrarte, Isastegi, Rufino, Etxeberria, Begiristain, Petritegi, Aburuza, Zabala, Urbitarte, Zalbide.
  • Jarraian, erromeria Kupela taldearekin.

Ekainak 23, igandea

  • 12:00. Gipuzkoako Sega Txapelketaren finala.
  • 18:00. XX. Zaldi Lasterketa. Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak. Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpekin.
  • 21:30. San Juan Sua.
  • Ondoren, XXXII. San Juan Dantza eta Soka Dantza. Jarrain, erromeria Elizagoien ahizpekin.

Ekainak 24, astelehena

  • 11:00. Meza Nagusia.
  • Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa.
  • Bitartean, triki poteoa herriko gazteen eskutik.
  • 13:00. VI. Aitor Toka Txapelketa (herrikoentzat soilik).
  • 19:00. Tortilla patata lehiaketa (herrikoentzat soilik).
  • 21:00. Herri afaria (afaria norberak eramanda).

Ekainak 30, igandea

San Pedro Eguneko ospakizuna Larraitzen.

  • 12:30. Meza Nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.
  • Arratsaldean, trikitia iluntzera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!