Txartel horiko 861 zenbakia izan da saritua

Ataria 2019ko maiatzaren 2a

Atzo, Larre Irekiera festan, Txalburu eskolako guraso elkarteak, saski baten zozketarako zenbakiak saldu zituen.

Bi koloretako txartelak saldu zituzten, eta zorteduna, kolore horiko 861 zenbakia izan da. 
Guraso elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkie, saskia osatzeko produktuak eman zituzten guztiei: Amezketako Argaia Goena, Olaberriko Elosegi Bodegak, Orendaingo Zelaitako gazta, Abaltzisketako Larrunarri Elkartea, Amezketako Ogi Berri, Abaltzisketa Sasiaingo Baratza eta Orendaingo Larreta esnekiak. "Zuen laguntzarik gabe ez zen posible izango saski eder hau jartzea".
Zozketan parte hartu zuten guztiei ere eskerrak eman nahi dizkie Txalburu Eskolako Guraso Elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!